OHIKO GALDERAK

SLIDER2

Homologatzeko trofeoak?

Hurrengo galdeketaren bidez, taxidermisten edo pertsonen bitartez

 

BIZKAIA Taxidermistas

  • TAXIDERMIA NATURA

944435603

c/ Mendipe nº16 bajo 1

48002 Rekaldeberri – BILBO (Bizkaia)

  • TAXIDERMIA IRAIZA

94 456 55 97

Araba, 2

48970 GALDAKAO (VIZCAYA)


 

GIPUZKOA Pertsonak

  • Rafa Sánchez

687946523

C/ Azkue nº8

20400 IBARRA


ALAVA  Pertsonak

  • Florencio Markina

ARAN SERVICIOS MEDIOAMBIENTALES, S.C.

945 305 183

PAMPLONA – IRUÑEA, 33 OF. B

01010 VITORIA-GASTEIZ

  • Begoña

945462729

 


Nola aurkeztu behar dira homologatzeko trofeoak?

Elementu organikorik gabe.

Inolako elementu artifizial itsatsirik gabe.

Beheko barailarik gabe.


Zenbat luzatzen da ehiza trofeoaren homologazioa?

Espezie mota eta puntuazioaren arabera. Basurde trofeoak homologatu ahal dira ehizatu bezain laster. Gainerako motak hilabete bat eta hiru hilabete bitartean itxaron behar dute.


Zein da homologazioaren kostua?

Eusko Jaurlaritzak ordainduko du domina.

Homologazio-ziurtagiriak ematearen truke ez da inolako tasa edo preziorik kobratuko.

Ehiza-trofeoak homologatzen duten epaileak kobratu ahal dute gastu-minutak.


Zergaitik homologatu ehiza trofeo bat?

Ehiza trofeoaren homologazioa tresna baliotsua da hautatze-ehizaren emaitza dokumentatzeko. Ale handienak , zaharrenak  eta, ondorioz, ehizatzeko zailenak harrapatzen direnean, euren inskripzioaren bitartez katalogo espezifiko batean omenaldia oparitzen zaie, bai animaliari, baita ehiztaria berari.

Ehiza trofeoen homologazioaren helburuak dira kalitate zinegetikoa sustatzea, basa-faunaren kantitate eta kalitatearen eboluzioa ezagutzea, eta babes eta hedapen programak ebaluatzea. Gainera, datu-base zabala sortzen da datu biometrikoekin, ikerketa eta analisiak burutzeko baliozkoa dena.


Zeintzuk dira homologaziorako betekizunak?

  • Ehiza trofeoek ehiza larriko espezieetakoak izan behar dute, eta harrapaketak legebidezkoa izan behar du, jatorrizko lekuan indarrean dagoen ehiza-legediaren arabera.
  • Horretarako, batzordeak beharrezko datuak eta txostenak eskatu ahal izango ditu harrapaketen, lekuen, daten eta ehiztarien nortasunen gaineko adierazpenak benetakoakdirela egiaztatzeko.
  • Eskatzaileak trofeoaren gaineko adierazpenaren kontu guztiak ez dituenean sinisgarriro egiaztatzen, eskaerari uko egingo zaio.
  • Ez dira homologatuko alor hesituetan hildako animalien trofeoak
  • Dekretu honen ondorioetarako, ehiza-trofeoak dira orein (Cervus elaphus) eta orkatz (Capreolus capreolus) buruhezurrari atxikitako adarrak, eta basurdearen (Sus scrofa) letaginak eta zorroztaginak.
  • Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Ehiza-trofeoak Homologatzeko Batzordeak homologatu ahal izango du ehiza larriko beste edozein espezieren trofeoa, harrapatzea zilegi den lurralde batean ehizatu bada.