Ondokoak dira Euskal Autonomia Erkidegoko Ehiza-trofeoak Homologatzeko Batzordearen eginkizunak:
- Euskal Autonomia Erkidegoko ehiza-trofeo guztiak ofizialki homologatzea, jabeek halaxe eskatuta, espezie bakoitzerako ezarritako balorazio-formulak, arau eta baremoak aplikatuta.
- Beste lurralde batzuetatiko trofeoak homologatzea, jabeek halaxe eskatuta.
- Ehiza kontuetan eskumenak dituen zuzendaritzari ehiza larriaren gaineko gaien berri ematea, bai zuzendaritzak berak halaxe eskatu duelako eta bai interesdunak eskatu duelako, eta gai horren inguruan ondo iritzitako neurriak proposatzea.
- Ehiza larriko trofeoen erakusketa ofizialen antolakuntzan aktiboki parte hartzea, baita Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren ehiza larriko erakusketetan eta erakustaldietan kolaboratzea eta aholkuak ematea ere.
- Batzordearen antzeko eginkizunez arduratzen diren gainerako organismoekin zuzeneko lotura izatea.
- Urtero, maiatzean, ehiza eskumenak dituen zuzendaritzari jakinaraziko dizkio aurrekodenboraldiko jarduerak, hau da, neurketa kopurua eta izaera eta trofeoen eboluzio konparatiboa; eta txostenean, ehiza larria aldezteko ondo iritzitako neurriak proposatuko ditu.
- Urtero ehiza trofeoen zerrenda egingo da, non denboraldian homologatutako trofeoak agertuko diren; halaber, bertan, Euskal Autonomia Erkidegoan ehizatutako eta homologatutako espezie bakoitzeko trofeorik onenak azalduko dira.
- Estatuko rankingeko lehenen artean izango direla aurreikusten denean, neurrienbalorazioa ikusita, trofeoak bidaliko zaizkio Junta Nacional de Homologación de Trofeos de Caza-ri, batzorde horrek puntuaketa egiazta dezan.